XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Umetan irakatsitako ohitura txar horiek, gerora, bihotzekoak eta eragingo dituzte.

Izan ere, horrelako gaitzak askotan gurasoengandik seme-alabengana pasatzen dira.

Arrisku handiagoa dute ume horiek.

Maite de Aranzabal pediatra gasteiztarrak gai honen inguruan ikerketa bat egin du eta heredentziaren eragina frogatu du arteriosklerosian eta gehiegizko kolesterolemian.

Arrisku-talde horretako Euskal Herriko 137 ume aztertu ditu eta horietatik %14k dute behar baino kolesterol gehiago.

Umetatik hasten dira kolesterol-arazoak Heredentziaz gainera elikadurak ere sekulako eragina du.

Askok eta askok behar baino kolesterol gehiago irensten dute egunero-egunero, kolesterol kaltegarria gainera.

Berez gorputzak behar du koipe hori.

Ez dago gabe bizitzerik.

Baina, baditu mugak ere.

Bi motatako kolesterola dago: bata zainetan gelditzen da piskanaka odolaren joan-etorria oztopatuz; eta besteak kolesterol txar hori askatzen eta kanporatzen laguntzen du.

Lehenengoa beraz oso neurtuta hartu behar.

Errazteko kolesterol txarra esango diogu lehenengoari eta ona bigarrenari.

Animalietatik ateratako koipeak oro har txarrak dira, haragia, esnea eta esnekiak, arrautzak... arraina izan ezik.

Arrain koipetsuak, urdinak gaitzetsiak zeuden garai batean; gaur egun, berriz, dietetikan adituek gomendatu egiten dituzte.

Landare-koipeak: oliba-olioa, eguzkilorearena, artoarena eta abar lasai har daitezke.

Kolesterol txarra gutxitzen laguntzen dute.

Landare-koipeen artean hala ere badira gutxitu beharrekoak ere, koko palma eta palmiste-olioak.

Ez dira sukaldean erabiltzen, gozo industrialetan berriz gero eta sarriago.

Zoritxarrez etiketak ez digu beti horren berri ematen.

Koipe bejetalen artean sartuko dituzte.

Egunean zenbat? Egunean zenbat kolesterol eman behar zaio umeari? Pediatrek eta dietistek 250-300 mg-tik gora ezetz diote. Ez da asko.

Horregatik, bi urtetik aurrera koiperik gabeko esnea emateko gomendatzen dute askok.

Baina badira esnea baino gehiago zaindu beharrekoak ere.

Arrautza da mamurik beldurgarriena.

Arrautz bakar batek 300 miligramo kolesterol ditu.

Beraz arrautz bakarrarekin egunekoa irentsi du umeak.

Zoritxarrez arrautza oso jaki aberatsa da beste zenbait gauzatan.

Horregatik hiru arrautzetan jarri dute asteko muga.

Arrautz bakar batek 300 miligramo kolesterol ditu.

Madalena, croissant eta bestelako gozoki industrialak ere ez dira batere gomendagarriak.

Hementxe dago hain zuzen egungo umeen elikadurako okerrik handiena.

Animalien koipeak erabiltzen dira batez ere produktu horietan gurin zein txerri-koipeak.

Olio bejetalak baino askoz merkeagoak dira.

EEEn sartu garenetik animalien koipearen inportazioak gora egin du.

Bost urtetan lehengoa halako lau hazi dira.

Eta gozokietan madalena da kaltegarriena.

Aipatutako koipeez gain, arrautza ere badu madalenak.

Joan den urtean, Ciudadano aldizkariaren ikerketa batean datu sinestezinak azaldu ziren.

Agian hemendik gutxira etiketako osagaien zerrendan kolesterol-maila ere ipini beharko dute.

KOLESTEROL-MAILA 100 GRAMOKO JANARIAN: - Muinak 2.000 mg. - Giltzurdinak 400 mg. - Gibelak 400 mg. - Gurinak 400 mg. - Itsaskiak 150-250 mg. - Gaztak 1-115 mg. - Esneak(osoa) 11 mg. - Arrautz batek 300 mg.